Mintegiaren grabazio osoa

Pasa den martxoaren 22an, Arrazakeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren aitzakipean (martxoak 21), PorCausa fundaziotik Chantal Touzet gurekin egon zen mintegi aberasgarri bat ematen aste garrantzitsu hau ekimen honekin ixteko.

Elkarte honen helburua migrazioaren inguruan dagoen narratiba aldatzea da, horretarako ikerketa, kazetaritza eta migrazioaren inguruan dagoen narratiba eta eztabaida publikoaren fokoa aldatzeko lan egiten dute.  

Arratsaldean zehar, helburu horretara iristeko kontuan hartu beharreko zazpi gako xehatu zituen, hainbat eta hainbat adibide eta baliabide partekatu zizkigun, hona hemen horietako batzuk:

  1. Narratibak zer diren eta haien eragina ulertzeko irakurgaia: “Comprender y reimaginar las Narrativas de la Juventud Migrante en España” . 

  1. Palabras migrantes. Emoji bidezko kronika da, eta Ipar Amerikako haur eta gazteekin eta migratzaile hispanohiztunekin hiru hitz gakori buruz hausnartzeko esperientzia kontatzen du: «migratzailea», «muga» eta «itzulpena» : 

  1. #Yomigrépor migrazioak gizakien berezko elementu natural gisa aldarrikatzeko kanpaina bat da:
  1. Kanpaina eraginkorren adibideak: Málaga acoge
  1. Jolas metaforiko bat: 

Eredu hauen bitartez, ordezkatu nahi den narratiba, alde batetik, antimigratoria da, beldurrean ainguratzen dena, eta, bestetik, asistentzialista, zigorrean oinarritua. 

Azkenik, PorCausa fundazioak sortutako hiru saiakera labur topa ditzazkegu, mintegiaren oinarri direnak eta funtsezko gakoen inguruko jarraipenak luzatzen dizkigutenak.