2022ko maiatzaren 17an, Oihaneder Etxean, Euskara eta Immigrazioari buruzko mintegia ospatu genuen. Bertan, hausnarketa anitz sortu ziren, horien artean, hemen dauzkagu Luisen (Gasteizko Zurrumurruen Aurkako Eragilea) hitzak, saio hau lerro batzuetan laburtzeko.
Batetik, oso jardunaldi atsegina, hizlariak oso aditua eta proposamen berriak eta pentsatzekoak ekarri ditu. Noski euskara izan behar dela konexio elementu inportante bat, gure gizartean dagoen hizkuntza bat delako. Aurrerapausoak eman behar dira beti, hori bai, tentuz eta estrategia egokiak aukeratuta, erritmo esberdinei kasu eginez, batez ere migranteen kasuan, ahal diren laguntza eta inbertsio guztiak eginez.
Baina, beste alde batetik, beti joan behar dugu aurrera, gutxienez gure beste hizkuntza duen mailarekin parekatu arte, eta gune berriak irekita euskaldunok eta euskaldutze prozesuan daudenak normaltasunez bizi dezatela hizkuntza bere inguruan. Beraz, euskera ahul dagoen eremuetan indartu, laguntza eta bolondres askorekin, eta indartsu dagoen eremuak izan daitezela eredu.
Luis de Luz, Gasteizko Zurrumurruen Aurkako Eragilea.
