2019ko maiatzaren 17an ekintza koordinatu bat egin genuen ikastolako hainbat irakasle eta gurasorekin. Bilera-gela batean 15 pertsona bildu ginen, 4 irakasle, 9 guraso eta 4 zurrumurruen aurkako agente.
Bi gai jorratu nahi genuen eta horretarako dinamika hau erabili genuen: 2 azpitalde osatu genuen, bat ñ pertsonakoa eta bestea 7 pertsonakoa, partaideak modu orekatuan banatuta. Bileraren amaieran, komunean jarri genituen talde bakoitzak izandako iritziak eta ideiak.
Hauek izan ziren jorratu landu gaiak:
1. gaia: Parte-hartze eta ordezkaritza bizitza publikoan.
Bildu genituen iritziak eta proposamen esanguratsuenak hauek izan ziren
- Pertsonen arteko harremanetan aurreiritziak daude, hasieran. Era ezberdinean sortzen dira jatorrien arabera.
- Aniztasuna onartzea kostatzen zaigu
- Hizkuntzak garrantzi handia dauka.
- Eskatzen ez dena ez da lortzen
- Gero eta profesional gehiago daude sisteman (medikuak, abokatuak,…)
- Ereduak izateak garrantzia du, pentsarazten digu gure semeen etorkizuna hori izan daitekeela.
- Ordezkariak, ereduak izatea latinoen kasuan bai, arabiarren kasuan oso eskasa.
- Ez zuten hauteskundeetan parte hartu behar hori ez dugulako sentitzen.
- Guztiok elkartzeko guneak behar ditugu.
- Umeentzat arabiera klaseak izan nahiko genuke.
2. gaia: Hezkuntza sistema
Bildu genituen iritziak eta proposamen esanguratsuenak hauek izan ziren.
- Orokorrean pozik gaude. Baina, batzuetan arazo handiak egon dira, adibidez, iaz urte berean talde berdinean 3 gela-irakasle
- Ikasle gehiegi etortzen dira kurtsoa hasita, gaztelania ere ez dakitenak eta gelako erritmoa gelditzen da. Frantzian heldu berriak murgiltzeko zentro egoki batean egoten dira ondo egokitu arte, hizkuntzekin bati bat. Ondoren, ikastetxeetara joaten dira.
- Irakasle-laguntzaile gutxi dauden beharretarako.
- Ikasleen artean badaude batzuek oso emaitza onak lortzen dituztenak. Ikaste-prozesuaren helburua gaitasunak ahalik eta gehien garatzea da gurasoen nahia. Euskadin geratu eta aukera guztiak aprobetxatu. Bakar batzuk pentsatzen dute maila arrunt batekin nahikoa dela.
Azkenik Aranbizkarra ikastolak, bere ikastetxeko proiektua berristen ari direla, interes berezia zuen ondorio idatzi batzuk ateratzeko esaldi honen inguruan:
“Nolakoa izan beharko zen zure ametsetako eskola?”
Eman ziren erantzunak esaldi hauen bidez labur daitezke:
- Lehentasuna: Baloretan oinarritutako eskola dena (errespetua, umeen autonomia, …). Pertsona zintzoak, alaiak hezten dituen eskola.
- Bigarren maila batean: Umeek lortu beharko lituzkete etorkizuneko helburuak: Baloreak dituzten pertsonak, lanbide bat aurkitzeko ahalmena duten pertsonak, autonomia duten pertsonak, aukeratzen dakitenak.
- Ikasi-arloak prozesu naturalen bidez lantzea (proiektuak). Talde-lanean aritzeko, gatazkak gainditzeko ahalmena garatzen dituena.
- Irakasleak baloreak eta ilusioa duten eta bultzatzen duten pertsonak izatea.
- Umeen erritmoak errespetatzen duena.
- Hezkuntza komunitatean parte hartze handiagoa bultzatzen duena.
Oso esperientzia positibotzat jo genuen eta beste ikastetxe batzuetara errez trasladatu daitekeela ere balioztatu genuen.
Luis, Zurrumurruen Kontrako Agentea